Moda eta osagarriak emakumearentzat

Gorbea, 40
01012 Vitoria-Gasteiz Araba
Tel. 945711047

Ordutegia: Astegunetan 10:00-13:30 17:00-20:00

Larunbatean 10:00-13:30

Exclusivos

Aukeraketa esklusiboena

Exclusivos jantzi dendak bi euskal egileren eta París, Milán, Madrid edo Bartzelonako moda-oholtzetako diseinurik estimatuenak dakarzkio gasteiztar emakumeari, beraien artean Sálvame telebista programaren tertuliakideak jazten dituen Teria Yabar-enak.

38tik 50era arteko neurriak eta Jaione pertsonal shopper titulatuaren aholkularitza. Denda honek neurri bakoitzeko ale bakarra hartzen du, bere bezeroa egoera deserosoetatik saihestuz, bakarra izango zarela ziurtatuz.

Kolekzioak hilero aldatzen dituen denda honetan exekutibo lanearako eta edozein koktel nahiz ospakizunerako jantzi eta osagarriak dituzu.

Preziorik onenean

Gure bildumak arrazoizko prezioarekin bat datoz. Zatoz eta harritu zaitez gure prezioekin. Egunero egiaztatzen dugu kalitatea, esklusibitatea eta estiloa senarekin bat egin dezaketela.

Gauza bera gure low cost politikarekin ospakizunetarako traje, soineko, pamela eta kapeletan.

Eskuz eginiko orrazketa eta kapelak

Prentsan irakurria: Denda honetako koroako bitxia? Eskuz egindako orrazketa eta kapelak. Kale honetan jai, koktel nahiz gala jantzidendak daude. Beraz sinergiak sortu nahi ditugu, ziurtatzen du Olga López de Larrinza Garaik, Jaione Prado López de Larrinzar artistaren bazkide eta amak. Gasteiztar gazte honek sonbrerogintza ikasi zuen eta artisau eran sortzen ditu dendan aurki daitezkeen kapela eta orrazketa bitxiak. Bezeroak etorri, nola jantziko diren esan eta eurak nahi duten orrazketa egiten zaie, neurrira. Hori, dendak eskaintzen duen bilduma zabalean ezer aurkitu ezean, kalitatezko poltsak, kalitate eta patentedun kariteak, botika-kremak, osagarriak... tartean, berrizten diren kolekzioetan eta atentzio pertsonalizatuarekin.
(Noticias de Alava, 2015eko ekainak 7)




Exclusivos facebook twitter

BILDUMA